bertonaldizkaria

Ertzain eta udaltzainen jazarpena salatu du Patakon gaztetxeko plataformak

In Berriak on ekaina 12, 2012 at 4:36 pm

Uribarriko Patakon gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, atzo arratsaldean Ertzaintzak hainbat pertsona identifikatu zituen. Atzokoa ez da Ertzaintzak edota Bilboko Udaltzaingoak ekainaren 1ean okupatu zen eraikinean lanean diharduten pertsonak identifikatzen dituzten lehen aldia.

Patakon gaztetxearen webgune berriaren arabera, “atzo goizean Ertzainek Patakon bisitatu zuten kalez jantzita. Barrukoek galdetu zieten ea zeintzuk ziren, eta euren erantzuna: ‘Abrid, venimos a ayudar’. Beranduago, 17:00ak inguruan berriro etorri ziren eta ohiko adeitasunez auzoko hainbat pertsona identifikatu zuten”.

Ez da hau polizia indarrekin izan duten jazoera bakarra. Ekainaren 2an, goizeko 9:00ak inguru zirenean, “Udaltzainek eraikinean sartu nahi izan zuten. Bide batez kanpoaldean zeuden bi pertsona identifikatu zituzten”.

Ekainaren 11an, eguerdiko 13:00 zenean, “kalez jantzitako lau poliziek sartzeko nahia erakutsi dute, “ireki, laguntzera gatoz” esanez. Bitartean, atzekaldeko kalean fula bat zegoen itxoinean”. Eta arratsaldeko 17:00ak inguru zirenean, “Matiko kalean fula bat gelditu, eta jarrera bortitzarekin atera ziren kanpoaldeko jendeari identifikatzeko exijituz. Haiek ‘itxuragatik’ kontsideratu dituzten 6 gazteak behartu dituzte identifikatzera, atxilotze mehatxu eta bultzada artean. Fula inguruko kalean ibili da ordu bat inguru”.

“Segurtasun indarren” aurrean, asanbladak argi utzi nahi du mehatxuek ez dituztela kikilduko eta auzoari merezi duen espazioa eraikitzen jarraituko dutela. Uribarriren babesa du Patakonek eta zentzu horretan “auzoa errespetuz trata dezatela” exijitzen dute.

INFO + Patakon

  1. […] Berton aldizkaria “Ertzain eta udaltzainen jazarpena salatu du Patakon gaztetxeko plataformak&… […]

Utzi iruzkina