bertonaldizkaria

Lasterketa herrikoia igandean Txurdinagako parkean

In Berriak on maiatza 16, 2013 at 7:58 am

SAN ISIDRO LASTERKETA HERRIKOIA

Santutxu, Txurdinaga eta Otxarkoagako merkatarien elkarteek San Isidro egunean (maiatzak 19) lasterketa herrikoia antolatu dute Txurdinagako parkean.

Maiatzak 19 igandea

10:30ean txikien irteera. 14 urte artekoentzat. 600 metroko ibilbidea; itzuli bat.

11:00etan 14 urtetik gorakoak abituko dira. 5.100 metroko ibilbidea. Itzuli txiki bat eta hiru handi eman beharko dituzte.

Izen ematea doakoa izango da; muga lehen 300 partaidetan ezarri dute.

Izen ematea apirilaren 29tik maiatzaren 9ra arte:

www.santutxubilbao.com

www.txurdinagabilbao.com

www.otxarkoaga.es/comercio

Utzi iruzkina