bertonaldizkaria

Archive for 2012(e)ko otsaila|Monthly archive page

Ingelesezko ipuin-kontalarien emanaldiak Mahatserrian eta Deustun

In Berriak on otsaila 29, 2012 at 10:48 am

Bilboko Udal Liburutegien Sareak, British Councilekin elkarlanean, ingelesezko bost kontu kontalari saio programatu ditu martxorako, Begoñako, Kastañoseko eta Deustuko liburutegietan. Post osoa irakurri »

Advertisements

Ibai Gomez santutxuarra Athleticekin kontratua luzatzekotan da

In Berriak on otsaila 29, 2012 at 10:04 am

Bi urtez luza dezake Ibai Gomezek Athletic Clubekin kontratua baldin eta partidu bat gehiago jokatzen badu. Dagoeneko bederatzi partidu jokatu ditu santutxuarrak (Villarealen aurkako joan den igandekoa izan zen bederatzigarrena) eta hamargarrena jokatzean,  2014ra arte luzatzeaz gain taldearekin duen harremana, bere baldintzak ere hobetu egingo dira. Post osoa irakurri »

Bilboaldeko bertsolari gazteek ezin Lea Artibairen aurrean

In Berriak on otsaila 29, 2012 at 9:22 am

Atzo hasi zen 20. BBK Bertsolari Gazteen Sariketa. Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 bertsolari gazte inguru ariko dira lehian. Taldeka egingo dute, jatorrizko eskualdearen arabera multzokatuta. Guztira zazpi talde lehiatuko dira. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dute, martxoaren 23an. Durangon izan zen atzo lehen saioa eta Lea Artibai Bilboaldeko taldeari gailendu zitzaion. Post osoa irakurri »

Txurdinaga-Otxarkoagan delituek ez zuten behera egin 2011n

In Berriak on otsaila 29, 2012 at 9:02 am

3. barrutian (Txurdinaga-Otxarkoaga) eta 8. barrutian (Basurtu-Zorrotza) delituek ez zuten behera egin 2011n Bilboko gainontzeko barrutietan bezala. Txurdinagan eta Otxarkoagan ondarearen aurkako delituek gora egin zuten “nabarmen”,  %51,8 hain zuzen ere. Bilboko Udaltzaingoak azpimarratu duenez, “Otxarkoaga auzoan autoak lapurtzeagatik jada atxilotutako gazte banda bat dela”. Post osoa irakurri »

Arabako Bertsozale Elkartea atxikimendu eske

In Berriak on otsaila 28, 2012 at 9:44 am

Gasteizko udalak 2011n Arabako Bertsozale Elkartearekin zuen hitzarmena bertan behera utzi du eta elkartasunaren bidez horri buelta eman nahian dabil elkartea. Han eta hemen jasotzen ari diren elkartasuna bideratzeko bloga sortu dute  http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com Post osoa irakurri »

Gabriel Aresti institutuko ikasle, irakasle eta guraso ohientzat hitzordua

In Berriak on otsaila 28, 2012 at 9:35 am

Apirilaren 21ean, eguerditik hasita, Hesperia Zubialde hotelean ospatuko du Gabriel Aresti institutuak bere 40. urteurrena. Bertako terrazan, Bilbora begira bazkari eder bat antolatu du institutuko zuzendaritzak ikasle ohi, irakasle ohi eta guraso ohiak elkartzeko. Post osoa irakurri »

Euskal Herriaren historiari ekarpenak: Zamorako apaiz kartzela

In Agenda on otsaila 27, 2012 at 5:48 pm

Euskal historia hurbilari buruzko hitzaldi eta solasaldia antolatu du GITE-IPES elkarteak. 2011 urtean argitaratutako bi liburu izango ditu horretarako oinarri: “Euskal Herriaren Historiari ekarpenak” eta “Zamorako apaiz kartzela”. Post osoa irakurri »

Santutxuko inauterietako argazki politenak ikusgai

In Berriak on otsaila 27, 2012 at 5:24 pm

Sormena, kolorea eta alaitasuna nagusi izan ziren atzo Santutxuko kaleetan. Iñigo Azkona argazkilariak desfilean ateratako argazkirik politenak sarean eskegita daude dagoeneko. Ikusteko klikatu hemen

Txan Magoa: otsailak 29-Atxuri

In Agenda on otsaila 27, 2012 at 5:13 pm

Atxuri auzora hurbilduko da Txan Magoa asteazkenean (otsailak 29), 17:30etan. Post osoa irakurri »

BERTON 151 aste amaieran kalean

In Berriak on otsaila 27, 2012 at 4:41 pm

Otsaileko BERTON aldizkaria aste amaieran harpidedunen etxeetan, ikastetxeetan, liburutegietan, dendetan eta taberneten izango da. Post osoa irakurri »