bertonaldizkaria

Archive for 2012(e)ko martxoa|Monthly archive page

Mahatserritik Interneteko sarera

In Berriak on martxoa 30, 2012 at 9:35 am

Bideari ekin genionetik 152 aldizkari osatu ditugu Mahatserriko berri emanez; hilero bana, euskaraz eta doan. Eta oraingoan, papera bazterrean utzi gabe, Interneteko sarera jauzia egin dugu. Post osoa irakurri »

Sebas Irazokiren hausnarketa Deiadar mobilizazioaren gainean

In Agenda on martxoa 30, 2012 at 9:22 am

EHEko kide Sebas Irazokik heldu den martxoaren 31ko Deiadar mobilizazioaren harira helarazi digun iritzi artikulua duzue hauxe. Euskaldunentzat hitzordua Baionan da larunbat honetan (martxoak 31), 17:00ean, Xaho kaian. Post osoa irakurri »

Bizikletei errespetua eskatzeko Masa Kritika gaur

In Agenda on martxoa 30, 2012 at 9:06 am

Hileko azken ostiralero egin ohi duten bezala bizikletazaleek hitzordua dute gaur (martxoak 30) foru jauregi aurrean, Kale Nagusian. Bilbon zehar ibiliko dira errepideetan eta kaleetan bizikletentzat errespetua eskatzeko. Post osoa irakurri »

Karmelo kalea euskarak okupatuko du gaur

In Agenda on martxoa 30, 2012 at 8:57 am

12. Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea gaur bukatuko da ekitaldi handi batekin. Play back txapelketa kalean jokatuko da, Santutxuko bihotzean, Karmelo kalean. Espresuki errepidea moztuko da lau orduz partaideek beren dohaiak erakusteko  espazio nahikoa izan dezaten. Aurretik, Euskal Jaia izango da Begoñako udaltegiko Gaztegunean. Post osoa irakurri »

Orfeó Catalàren kontzertua gaur Artxurin

In Agenda on martxoa 30, 2012 at 8:27 am

Gaur, martxoak 30, Orfeó Catalàk kontzertua eskainiko duen Bilbao Ars Sacrum zikloaren barne ospatzen den hirugarren emanaldian. Gizankundearen elizan izango da 20:30etan. Post osoa irakurri »

Zabalik da Aste Nagusiko Pop-Rock erakustaldian parte hartzeko epea

In Agenda on martxoa 30, 2012 at 7:58 am

Parte hartu nahi duten taldeek  apirilaren 30era bitartean 4 kanta original biltzen dituen demo-maketa edo pendrive bat aurkeztu beharko dute. Post osoa irakurri »

Bilbo Hiria irratiak 15 urte

In Berriak on martxoa 30, 2012 at 7:49 am

Bilboko irrati euskaldunak 15 urte betetzen digu egunotan. Izan ere, 1997ko martxoan jarri zen abian Bilbo Hiria irratia, Zenbat Gara elkarteak bultzatuta. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbo Hiriak martxoan eta apirilean. Post osoa irakurri »

‘Parcela 85’ antzezlana gaur Zurbaranbarrin

In Agenda on martxoa 30, 2012 at 7:33 am

Mama Crea antzerki konpainiak gaur (martxoak 30) 19:30etan ‘Parcela 85’ antzezlana eskainiko du Zurbaranbarriko eskolan. Post osoa irakurri »

Aste Santuko oporretan dantza egin eta grabatu bideoa

In Berriak on martxoa 28, 2012 at 4:15 pm

Bidaiekin lotura duten eta hari gidari gisa dantza duten bideo laburrak saritzen dira ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketan. Aurten, hirugarren edizioa izango du. 10MG baino gehiago hartzen ez duten bideoak aurkeztu behar dira www.bilbao.net/dubi-dubi helbidean. Bidaia on eta dantza on! Post osoa irakurri »

Gospela entzuteko aukera gaur Enkarnazio elizan

In Agenda on martxoa 28, 2012 at 3:27 pm

Gaur, martxoak 28, The Mississippi Mass Choir gospel musika taldea entzuteko aukera izango da Enkarnazio elizan 20:30etan. Nazioartean ospe handiena duten taldeen artean dago, eta 1988an eratu zenez geroztik hainbat sari jaso eta bira ugari egin ditu Estatu Batuetan, Europan, Japonian eta Latinoamerikan.  Post osoa irakurri »