bertonaldizkaria

Archive for 2012(e)ko apirila|Monthly archive page

Barrutietako kultur programazio bateratua

In Berriak on apirila 30, 2012 at 10:47 am

“Kultura Barrutik” marka berriak Bilboko auzoetan aurrera eramango den Kultura eta Hezkuntza Sailaren programazioa biltzen du. Bertan, barrutietako kultur programazio deszentralizatu guztia batzen da. Kultura Barrutik-ek informazio bloga eta sare sozialetan komunitatea martxan ditu jada. Post osoa irakurri »

Advertisements

Aste bete Santutxuko gaztetxe berriak

In Berriak on apirila 30, 2012 at 10:20 am

Azkar zabaldu da Santutxuko okupazioaren berria auzoan, Bilboaldean zein Interneten. Pozik daude Santutxuko Gazte Asanbladako kideak orain artean izan duten erantzun eta harrerakin. Joan den ostiralean poteo musikatua izan zuten eta asteburua lanean eman dute. Hasi berri dugun asterako zehaztu dituzte lanorduak eta ekintzak. Post osoa irakurri »

Bizi-Nai dantza taldeak 60 urte, maiatzaren 4 eta 5ean ospakizuna

In Berriak on apirila 30, 2012 at 10:02 am

San Anton elizaren babespean jaio zen duela 60 urte Bizi-Nai dantza taldea, Claudio Gallastegi parrokoaren laguntza handiari esker. Entseguak parrokiako lokaletan egiten ziren hasieran, Salon Solocoechen. Taldeak, gaur egun ere, aurrera darrai; Estibalitz Mardonesek zuzentzen du. Post osoa irakurri »

Hau Pittu Hau konpartsak 25 urte, maiatzaren 5ean ospakizuna

In Berriak on apirila 30, 2012 at 9:39 am

25 urte dira jada Hau Pittu Hau -Euskaldunon Konpartsa- sortu zenetik, eta heldu da garaia ospakizunekin hasteko. Maiatzaren 5ean Hau Pittu Hau eguna ospatuko dute 7Katu gaztetxean, “25 urte euskarari bedar txarrak kentzen” lelopean. Post osoa irakurri »

Natxo Montero eta bere dantza konpainia Hego Korean

In Berriak on apirila 30, 2012 at 9:28 am

Nazioarteko Mimo Jaialdian parte hartuko Natxo Monterok Chuncheonen, Hego Korean, maiatzaren 20tik 27ra bitartean. ‘Carni di prima qualità’ ikuskizuna eszenaratzeko gonbidapena jaso du Montero santutxutarrak. Post osoa irakurri »

‘Begoña, herri garaia’ bideo dokumentala Interneten ikusgai

In Berriak on apirila 30, 2012 at 9:09 am

 Bideoak, Begoñako Errepublika izandakoak XIX. mendearen amaieratik izan duen bilakaera erakusten du, bertako biztanleen begiradaren eta esperientziaren bitartez. Post osoa irakurri »

BERTON 153 laster kalean

In Berriak on apirila 30, 2012 at 8:20 am

Aste honetan banatuko da Mahatserrian BERTON aldizkariaren 153 zenbakia. Eduki nagusiak ezagutu nahi? Post osoa irakurri »

Bilboko merkatariak eta euskara ardatz dituen erreportajea Argia aldizkarian

In Berriak on apirila 25, 2012 at 10:37 am

Biribilko egitasmoa probestuz, euskara ikasten ari diren lau merkatarirekin hitz egin du Argia astekariko Amaia Ugalde kazetariak. Azken datuen arabera, Bilboko merkatarien %22,9 euskara ulertzeko gai da eta inkesta erantzun duten merkatarien %30,5ak euskarazko ikastaroekiko interesa agertu du. Post osoa irakurri »

Bilboko HAPO berria aztergai Bilduk antolatu dituen hirigintza jardunaldietan

In Berriak on apirila 25, 2012 at 10:18 am

Bildu udal taldeak erronka berri bat abiatu du martxan jarriko dituen Hirigintza Jardunaldiekin. Bilboko Udalak, datorren ikasturteari begira, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eraldatzeko abiatuko duen prozesua aitzakia bezala hartuta, Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egitea proposatu nahi du. Post osoa irakurri »

Lokal bat okupatu dute Santutxuko gazteek

In Berriak on apirila 25, 2012 at 9:02 am

Santutxuko Gazte Asanbladak jakinarazi digunez joan den asteburuan Iturriga kaleko 14. zenbakiko lokal bat okupatu zuten. Aste honetan arratsaldero 17:00etatik aurerra izango dira gazteak lokalean bertan auzotarrei okupazioaren berri emateko. Ostiralerako poteo musikatua antolatu dute. Post osoa irakurri »