bertonaldizkaria

Archive for 2012(e)ko maiatza|Monthly archive page

‘Gartxot’ filma asteburuan Bilbon ikusgai

In Berriak on maiatza 31, 2012 at 5:37 pm

‘Gartxot, konkista aitzineko konkista’ filma Bilbora itzuliko da asteburu honetan, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena gogoratzeko ekitaldien artean. Bihartik aurrera, Multicines zine-aretoan, 17:15eko emanaldian, izango da ikusgai. Post osoa irakurri »

Advertisements

Burdinezko Gerrikoaren suntsipenaren 75. urteurrenean ekitaldi ugari

In Berriak on maiatza 31, 2012 at 5:27 pm

Ekainean 75 urte beteko dira Burdinazko Gerrikoa apurtu zutenetik. Larrabetzun ekitaldiak egingo dituzte urteurrenaren haritik. Hurrengo lerrootan, egitaraua. Post osoa irakurri »

Funikular, igogailu eta arrapalen ordutegia luzatzeko eskatuko du Bilduk

In Berriak on maiatza 30, 2012 at 4:03 pm

Artxandako Funikularra SA enpresaren menpe dauden funikular, igogailu eta arrapalen zerbitzua neguan 23:00ak arte (egun, 22:00ak artekoa da) eta udan 00:00ak arte (egun, 23:00ak artekoa da) luzatzeko eskatzen duen mozioa aurkeztuko du Bildu alderdiak biharko udalbatzarrean.  Post osoa irakurri »

Alain M. Urrutiaren ‘Aktionismus’ erakusketa Rekalde Aretoan

In Berriak on maiatza 30, 2012 at 3:37 pm

Galizian eta Santanderren ikusgai izan ostean, zintzilik dago jada Rekalde Aretoan (Rekalde zumarkalea, 30) uztailera arte Alain M. Urrutia artista santutxuarraren ‘Aktionismus’ erakusketa. 70. hamarkadako performance ezagunetan inspiratu da tinta txinatar teknikarekin mihise zuri-beltzak margotzerako orduan. www.alainurrutia.com

2014ra arte luzatu du Athleticekin kontratua Ibai Gomezek

In Berriak on maiatza 30, 2012 at 3:28 pm

Jokalari santutxuarrak bi urtez luzatu du Athletic taldearekin zuen kontratua, beraz, 2014ra arte izango da zuri-gorri. Gaur Josu Urrutiak eta Gomezek berak sinatu duten hitzarmenak jasotzen duenez, santutxuarraren etete klausula 30 miloikoa izango da.

Maialen Zuazori elkarrizketa Brankan: “Noiz atxilotuko nauten ez jakitea kondenaren beste parte bat da”

In Berriak on maiatza 30, 2012 at 3:16 pm

Edozein unetan atxilo dezakete Maialen Zuazo gazte santutxuarra bere defentsak jarritako helegitea apirilean Auzitegi Gorenak atzera bota ostean, zazpi urteko zigorra berretsiz. 2008an atxilotu zutenean inkomunikatua eta torturatua izan zen eta hiru urte igaro zituen espetxean harik eta 2011ko uztailean 60.000 euroko fidantza ordainduta aske gaeratu zen arte. Gaur, Branka agerkariak Zuazori eginiko elkarrizketa luzea kaleratu du. Irakurtzeko lotura: Branka

Ikastetxeak eskola orduetatik kanpo gazteei zabaltzeko eskaria egin du Gure Etxea elkarteak

In Berriak on maiatza 29, 2012 at 11:27 am

2. barrutiko ikastetxeak eskola orduetatik kanpo ireki eta gazteentzako kultur, kirol eta aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria aurkeztu du Gure Etxea elkarteak Bilboko Udalean, zehazki, Hezkuntza, Kirol eta Kultura Sailetan. Post osoa irakurri »

Uribarri Eguna, ekainak 10 (egitaraua)

In Berriak on maiatza 29, 2012 at 11:05 am

Hiru gune izango dira ekainaren 10ean Uribarriko Landan: Elkarteen Gunea, Azoka Gunea eta Umeen Gunea. Eta bakoitzean hamaika ikusteko eta egiteko. Post osoa irakurri »

Gazteentzako magia tailerra gaur Otxarkoagan

In Berriak on maiatza 29, 2012 at 10:25 am

8 eta 13 urte arteko umeei zuzendutako magia tailerrean parte hartzeko aukera izango da gaur 18:00ean Otxarkoagako udaltegian.

BERTON 154 laster kalean

In BERTONekoak on maiatza 29, 2012 at 10:09 am

Hurrengo egunotan banatuko da Mahatserrian BERTON aldizkariaren 154. zenbakia. Eduki nagusiak ezagutu nahi? Post osoa irakurri »