bertonaldizkaria

Archive for 2012(e)ko ekaina|Monthly archive page

Berriari laguntza emateko antzerkilarien ekitaldia igandean Pabiloi6n

In Berriak on ekaina 29, 2012 at 8:59 am

“Gala galanta” izena jarri diote uztailaren 1ean Deustuko Erriberako Pabiloi6 aretoan hainbat euskal antzerkilari maratoain elkartuko dituen emanaldi sortari. Goizean, leku berean Irrien Lagunen Klubeko kideak arituko dira ‘Eguzkiaren bidea’ ikuskizuna eskainiz. Post osoa irakurri »

Advertisements

‘2012 Bilbao arte 3.0’ programako grabatu eta serigrafia lanak La Tallerren ikusgai

In Berriak on ekaina 29, 2012 at 7:52 am

Gaurtik aurrera Bilboarten ikasiak eta bekatuak izan diren hainbat artisten lanak ikusgai izango dira Solokoetxeko La taller aretoan (Zumarraga, 7 – Sarrera, Iciar Maisuaren kaletik).  Post osoa irakurri »

Patakonen aldeko jaia gaur arratsaldean Uribarrin

In Berriak on ekaina 29, 2012 at 7:28 am

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera ekitaldi ugari izango da gaur “Patakonen indarrarekin Uribarrik aurrera darrai!” oihua lau haizetara zabaltzeko.  Post osoa irakurri »

Babesa eskatu du Zinez ekoiztetxeak ‘Barrura begiratzeko leihoak’ filma bukatzeko

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 3:45 pm

Muzin egin dio Zinez ekoiztetxeak Donostiako Udalaren diru-laguntzari. ‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmeko produkzio laguntzaile Haizea Belzak babesa eskatu die kulturzaleei: Babes ekonomikoa behar dugu, zeinahi dela beren ideologia politikoa, artisten sormen-askatasuna, argi emaile izan dadin orain eta beti”. Gogoratu filmeko zuzendarietako bat Josu Martinez mahatsorria dela. Post osoa irakurri »

38 bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko Txapelketan, tartean Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 10:29 am

Aurreko txapeldun gisa, Arkaitz Estibales, eta Hego Uribe eskualdeko txapeldun bezala, Oihana Bartra, izango dira Mahatserriko bi ordezkariak udazkenean txanpa nagusian sartzekoa den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Post osoa irakurri »

BERTON 155 laster kalean

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 9:09 am

Badator, badator, BERTON aldizkariko 155. zenbakia. Hurrengo egunetan banatuko da Mahatserrian. Eduki nagusiak ezagutu nahi? Post osoa irakurri »

Smartphoneen bidez euskara ikasteko ‘kxo!’ aplikazioa salgai jarri du Elhuyarrek

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 8:59 am

‘kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque’ euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak. Post osoa irakurri »

Bilboko konpartsek umoretsu erantzun diete udalak eginiko kokapen aldaketei

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 8:48 am

Ez daude konforme Bilboko Konpartsak udalak aurtengo Aste Nagusira begira egin dituen aldaketekin. Txikigunea Casilda parkera lekuz aldatu du udalak eta Botika Zaharreko kontzertu gunea Itsas Museora. Umore eta ironia handiz emaniko prentsaurrean, konpartsek bestelako kokapen batzuk proposatu dituzte: Pagasarri mendia, “leku hoberik ez dago”, eta Txorierria, “Bilboko hedapen natutala”. INFO+ Post osoa irakurri »

Zuazoren atxiloketaren aurrean, elkarretaratzea deitu du ELEAK-ek uztailaren 2an

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 8:11 am

Atzo arratsaldean atxilotu zuten Maialen Zuazo gazte santutxuarra Auzitegi Nazionalaren aginduz. Kontzentrazioa deitu du Bilboko ELEAK-ek, astelehenean (uztailak 2) Karmelo plazan arratsaldeko 8etan. INFO + Post osoa irakurri »

Kazerolada udaletxean Patakonen defentsan

In Berriak on ekaina 28, 2012 at 8:06 am

Patakonen hustuketa eta itxieraren kontra, gaur, 11etan kazerolada udaletxeko eskaileretan. Goizean, udalbatzarrean, PPk Patakonen okupazioaren aurkako mozioa aurkeztuko du. INFO+ Post osoa irakurri »