bertonaldizkaria

Arrakasta handia lortu du Garaizarko Matsorriak Italian

In Berriak on ekaina 13, 2012 at 11:06 am

Italiatik egin duten txangoaren ondoren, Bilbon daude dagoeneko Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzako kideak. Senide eta adiskideekin batera Milan, Florencia eta Siena hiriak bisitatuz, Cantate Toscana jaialdiko bi kontzertutan hartu dute parte. Burutu dituzten bi emanaldietan Erandio Goikoako Goialde taldeko Irati eta Asier dantzarien eta Leioako txistularien laguntza izan dute mahatsorriek.

Ekainaren 8an, ostiralarekin, Pistoiako adiskidantza kantaldian abestu zuten Basilica della Madonna dell Umiltàn, Su Insieme bertako koruarekin batera. Eta hilaren 9an, laburunbata, Austriako Weisskirchner Feinklang eta Italiako Coro Polifonico del Chiantirekin, Greve in Chiantiko Casa del Popolon kantatu zuten, eskualdean ospatzen ari den XII. Rassegna Internazionale di canto coral-en programazioaren barruan.

Raimundo Sarriegi, Segundo Matute, Jesus Guridi, Pablo Sorozabal, Pedro Retana eta Victor Zubizarretaren konposizioak, eskaini ziren, besteak beste, eta kontzertuetara bertaratu zirenek, euskal folkloretik jasotako errepertorioaren oparotasuna eta barietatea goraipatu zituzten, eta Begoñako koruaren interpretazioa bikaina goretsi zuten.

Agian, une gorena Greve in Chiantin gertatu zen, kontzertuaren amaierako bis batean Miren Zubieta, Garaizarko Matsorriak taldeko zuzendariak, beste bi koruetako kideak eta entzuleak Verdiren Nabuco operaren Va Pensidero elkarrekin abestera gonbidatu zituenean, Jose Antonio Kaltzada Surti-ren pianoz lagunduta.

Garaizarko Matsorriak bere 25. urteurreneko ospakizunak amaitzen ditu bira honekin. Hemendik aurrera hurrengo konpromisoak prestatzen jarraituko du ilusioz, seriotasunez eta indarrez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: