bertonaldizkaria

Archive for 2012(e)ko uztaila|Monthly archive page

Jai borobilak aurtengo Santutxukoak

In BERTONekoak on uztaila 27, 2012 at 10:00 am

Arrazoi askogatik izan dira aurtengo Santutxuko jaiak borobilak. Besteak beste, eguraldia alde izan delako, asteburuetako egitaraua indartu egin delako edota santutxuar asko uztailean Santutxun geratu direlako. Ondorioz, Basarrate plazan gauez ez ezik egunez ere giro paregabea izan da. Jai Batzordea oso pozik dago. Post osoa irakurri »

‘Gartxot’ filma Interneten ikusgai dago

In Berriak on uztaila 25, 2012 at 6:54 am

Joan den azaroan estreinatu zen ‘Gartxot’ filma eta ikusteko aukerarik izan ez zenutenek oraintxe duzue abagunea Interneten. Horretarako izena eman beharra dago Filmin izeneko atarian eta 2,95 euroren truke 72 ordu izango dituzue Asisko Urmenetak eta Juanjo Elorduik zuzendariko animazio pelikula ikusteko.   Post osoa irakurri »

Justugune abuztuaren 4an Arbolantxan eta Tetuane landan

In Berriak on uztaila 24, 2012 at 7:13 am

Justu eguna ohi bezala ospatuko da abuztuko lehen zapatuan Arbolantxan, goiz partean, eta Tetuane landan, eguerditik aurrera. Aurten inoiz baino ekitaldi gehiago prestatu ditu Pa Ya konpartsak, besteak beste, paella txapelketa eta ‘Justina’ harriaren altxatze txapelketa. Post osoa irakurri »

‘Gaitz isilduak’ dokumentalean ageri den kasuetako bat da Inma Berriozabal presoarena

In Berriak on uztaila 24, 2012 at 7:09 am

Hamalau euskal preso gaixo larrien senide eta lagunen bizipenak bildu ditu Etxerat elkarteak ekoitzi duen ‘Gaitz isilduak’ dokumentalean. Santutxuko preso Inma Berriozabalen ahizpa Karmele da horietako bat. Dokumentala ikusgai dago jada sarean. Post osoa irakurri »

Luber Jack Santutxuko musika taldeak auzoan grabatu du ‘Ponle corazón’ bideoklipa

In Berriak on uztaila 23, 2012 at 8:33 am

‘Made in Santutxu’ da Luber Jack taldearen azken bideoklipa. Santutxuko kaleak eta santutxuarrak ageri dira ‘Ponle corazón’ abestiari jarritako irudietan. Oso gomendagarria! Post osoa irakurri »

Otxarkoako auzo etxeari buruzko dokumentala ikusgai dago

In Berriak on uztaila 23, 2012 at 8:19 am

25 urte bete ditu Bilboko auzo etxe beteranoenak aurten. Hamaikatxo ahots eta irudirekin osatu duten 18 minutuko dokumentalean auzo etxeko profesionalak eta erabiltzaileak dira Otxarkoagaren azken hamarkadetako historia laburbiltzen dutenak auzotarren elkargune izan den zentroa erreferentziatzat hartuta. Post osoa irakurri »

Otxarkoagako Lanbide Eskolak eta Peñascal Elkarte Kooperatiboak kudeatuko dituzte Dario Areitio eta Montaño zentroak

In Berriak on uztaila 23, 2012 at 8:01 am

Mahatserriko Dario Areitio eta Montañoko instalakuntzak utziko dizkie Bilbao Ekintzak hezkuntza entitateei, bi esparru hauetan gazte langabeei zuzendutako kalitatezko irakaskuntza sustatzeko. Entitate biek Hasierako Lanbide Prestakuntza Programa ikasteko aukera eskainiko diete elkarrekin 1.500 ikasleei 2012-2013 ikasturtean. Post osoa irakurri »

Artxandako funikularraren geltokia eta Moraza plazarekin lotzen duen igogailua zaharberritu dituzte

In Berriak on uztaila 23, 2012 at 7:40 am

Lanak uztailean hasi ziren, tunelak sendotzeko metalezko zertxak instalatzeko Funikularraren zerbitzuaren behin behineko etenaldiaz baliatuta, tunelen gainean Matikoko metro geltoki berria jarriko baita. Post osoa irakurri »

Bilboko Konpartsek beren eguna ospatuko dute bihar Areatzako goikaldean Udalaren trabei aurre eginez

In Berriak on uztaila 20, 2012 at 9:00 am

Azken 20 urtetan Konpartsero Eguna “leku berean” ospatu dute Bilboko Konpartsek, Areatzako goikaldean. Aurten, baina, Espazio Publikoaren Erabilerarako Bulegoak Areatzako kaia erabiltzeko baimena eman die, ez goikaldea. Post osoa irakurri »

Marijaia Googleko irudi izateko proposamena luzatu du Bilboko Udalak

In Berriak on uztaila 20, 2012 at 8:39 am

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak hiritarren laguntza eskatu du abuztuaren 18an, txupinazoaren eguna, Marijaia Googlen logotipoaren protagonista izateko. Dagoeneko gutun bat eta doodle eredu bat bidali dira zinegotzigotik bilatzailearen dekorazio aldaketez arduratzen den Google sailera. Post osoa irakurri »