bertonaldizkaria

Garaizarko Matsorriak Irulegiko Mahastien Bestan

In Agenda on Iraila 7, 2012 at 4:00 pm

Larunbatean, irailak 8, hasiko da Baigorrin Irulegiko ardoa goraipatzeko urtero ospatzen den Mahastien Besta. Bertan izango da kantari Garaizarko Matsorriak abesbatza.

Arratsaldeko 20:30etan, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat eskainiko dute Euskal Herriko zazpi probintzietatik joango diren gizonezkoen abesbatzek, besteak beste, Bilboko Garaizarko Matsorriak, Iruñako Gizonezkoen abesbatza, Donostiako Ertizka Otxotea, Laudikoko Santa Luzia Abesbatza, Garaziko Nekez Ari korua, Atharratzeko Xiberoko Zohardiak eta Lapurdiko Getariko Bihotzez.

Aldez aurretik, 14:30etatik aurrera, Irulegiko upeltegien irekiari ekingo zaio aipaturiko zazpi abesbatzen parte-hartzearekin.

Igandean, goizeko 9:00etan hasita jarraituko du festak, Irulegiko mahastietatik burutuko diren ibilaldi eta mahastizainen etxeetan ardo dastatzekin. Baigorrin animazioak (musika, kantuak, pelota partidak…) izango dira egun osoz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: