bertonaldizkaria

Sukabi gazte lokalaren 5.urteurrena ospatzeko asteburu-jaia Otxarkoagan

In Berriak on azaroa 29, 2012 at 5:25 pm

Asteburu honetan Bilboko Sukabi Gazte Lokalaren 5.urteurrena ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Jai giroan murgiltzeko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Otxarkoagako Gazte Asanbladak egitarau interesgarri eta parte-hartzailea prestatu du.

Ostiralean Sukabi Gazte Lokalak bost urte beteteko dituela ospatzeko asteburu-jaiari kontzertuekin hasiera emango diote. Arratsaldeko zortziretatik aurrera Fenómenos De La Naturaleza eta Sembrando Kaos talde bilbotarrak izango dira Ugarte Plazan. Larunbatean, herri bazkariarekin batera parrandari jarraipena emango diote, sorpresa ugari prestatu dituztelarik. Bazkalostean ekitaldia egongo da eta ondoren Orkresta-poteoarekin bertsio dibertigarrekin arratsalde pasa bikaina izango da. Jaia noiz arte luzatuko den igandeak baino ez daki. Ondo pasatzeko prest?

Ametsak koloreztatzen

Azken hamarkadan Otxarkoagako gazteriak “auzoaren beharrak identifikatu” eta hauek asebetetzeko “baliabideak diseinatu” ditu, baita auzolanaren bultzadari esker hauei erantzuteko dinamikak abian jarri ere. Sukabi da horren adibide argia, talde lanari esker “utopia zirudiena errealitate bihurtu” baitzuten. Izan ere, talde ekimenen indarrari esker ereindako haziek uzta oparoa eman dute, “oztopo guztien gainetik gure helburuak erdietsi baititugu”.

Gaur egun belaunaldi berri eta kementsu baten haize freskoa sartu da auzoan, Otxarkoagako Gazte Asanbladako kideak buru-belarri dihardute lanean, “ildo estrategikoetan oinarritutako ekintza plana” bideratu dutelarik. Auzoko errealitatea beraien zereginen ardatza bada ere, “Euskal Herriko gazteek pairatzen dituzten arazo eta gabeziak beren egunerokotasunean presente dira”. Izan ere, beste auzo zein herrietako gazteekin beren kezkak partekatzen dituzte, sinergiak aprobetxatu eta egitasmo amankomunak martxan jarriz. “Otxarkoagak etorkizun oparoa du, auzolanaren indarrez ametsak koloreztatzen jarraituko dugu”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: