bertonaldizkaria

Archive for 2013(e)ko urtarrila|Monthly archive page

Gaur Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi irabazleen irakurketa

In Berriak on urtarrila 31, 2013 at 10:46 am

Irudia

Cafe Bar Bilbaoren X. antzerki labur gidoi lehiaketan saritutako bi testuen irakurketa antzeztua, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Patxo Telleria, Jokin Oregi, Ana Pikaza eta Mikel Martinez aktoreek parte hartuko dute. Post osoa irakurri »

Uribarriko flashmobaren koreografiaren aurrerapena

In Berriak on urtarrila 31, 2013 at 7:47 am

Korrika 18 logotipoa

Uribarrin euskaraz bizi nahi dutelako, Korrika 18 prestatzen hasi dira eta, martxoaren 1ean, ostirala, auzoa dantzan jarri ez ezik, flashmob-a grabatuko dute. Adi, koreografia laster izango da sarean! Bitartean, hortxe aurrerapen bat: Post osoa irakurri »

Zigor DZk master class saioa eskainiko du gaur Lasai kulturgunean

In Berriak on urtarrila 30, 2013 at 3:57 pm

zuzeneko blog _bilbo_egitarauaaa

Zuzeneko Instanteak izeneko ekimenak argazki erakusketaz gain, emanaldi akustikoak, master class saioak, solasali musikatuak eta bestelako ekimenak eskainiko ditu ostiralera bitartean Bilboko Alde Zaharrean; beti ere, euskara eta musika uztartuz. Post osoa irakurri »

Sebas Prietoren askatasuna eskatzeko mobilizazio deiak

In Berriak on urtarrila 30, 2013 at 3:49 pm

Sebas otxar otsa 2 DSC_0608

Otsailaren 1ean eta 2an preso bilbotarraren askatasuna galdegiteko hainbat ekimen burutuko dituzte Abusun eta Otxarkoagan, tartean kontzentrazio eta ekitaldia bat larunbatean Otxarkoagako Ugarte plazan, 12:30ean.  Post osoa irakurri »

Krematorioaren lizentzia 2014an ez berritzeko eskaria aztertuko du udalbatzarrak bihar

In Berriak on urtarrila 30, 2013 at 3:40 pm

Krematorioa urt31

Eusko Jaurlaritzak Zumalakarregiko krematorioaren baimen administratiboa ez berritzea, eta Bilboko Udalak labearen jarduera baimena bertan behera utz dezala eskatzeko mozioa aurkeztu du Bilduk astearte honetan. Post osoa irakurri »

Otxarkoagako eskoletan D ereduaren gabezia salatu du Bilduk

In Berriak on urtarrila 30, 2013 at 3:34 pm

otxar d erdua image001

Bildu alderdiak salatu duenez D eredurik ez da eskaintzen Otxarkoagako eskola publikoetan. A ereduaren desagerpena eta “euskalduntzea bermatzen duen” D ereduaren aldeko apostu irmoa eskatu dute abertzaleek. Post osoa irakurri »

Zazpi ikastaro interesgarri eskaini ditu Musika Eskolak

In Berriak on urtarrila 30, 2013 at 3:25 pm

bilbaomusika

Musika Eskolak zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu otsailetik apirilera bitartean. Aurten oboearen, fagotaren, biolaren eta biolinaren interpretazioan oinarritzen dira tailerrak eta hauekin batera, jazz musika, `Finale´informatika programan egunera jartzea eta euskal dantza tradizionalen jatorria ere izango dira aztergai. Post osoa irakurri »

Ines Osinaga musika solasaldian gaur 7Katun (Zuzeneko Instanteak)

In Berriak on urtarrila 29, 2013 at 12:56 pm

zuzeneko blog _bilbo_egitarauaaa

Gose musika taldeko kantari eta musikari den Ines Osinaga 7Katu gaztetxera hurbilduko da gaur 20:00etan. Post osoa irakurri »

Café Bar Bilbao lehiaketako gidoi sarituen irakurketa dramatizatua ostegunean

In Berriak on urtarrila 29, 2013 at 12:51 pm

irakurketa dramatizatuak

Café Bar Bilbaok antolatzen duen teatro laburreko gidoi sariak plazaratu ondoren, testu saridunen irakurketa dramatizatua izango da urtarrilaren 31n, 19:30ean, Bidebarrietako liburutegian. Post osoa irakurri »

Sistema iraultzeko hitzordua luzatu du Santutxuko Gazte Asanbladak

In Berriak on urtarrila 29, 2013 at 12:43 pm

sga zinea Sistema_zure_baitan_Irauli

Egungo jendartearen egoera “kezkagarria” dela eta, funtsezkoa ikusi du Santutxuko Gazte Asanbladak jerdartearen baloreen gainean eztabaidatzea. Post osoa irakurri »