bertonaldizkaria

Archive for 2013(e)ko apirila|Monthly archive page

Arrate Illaro Etxebarria: Bost mila eta bostehun

In Berriak on apirila 30, 2013 at 2:36 pm

berbalagun2

Astean behin, auzoko taberna batean sartu eta bost laguneko taldetxoa egoten da bertan. Ez dute hutsik egiten, eta ez dago zalantzarik: berbalagunak dira. Belarria jarri nuen lehen aldian ohartu nintzen. Post osoa irakurri »

Santutxuko musika taldeek jaietan kontzertua emateko aukera izango dute

In Berriak on apirila 30, 2013 at 2:22 pm

Santutxuko Jaiak 2013 MUSIKA TALDEAK 2

Maiatzaren 21a baino lehen stx.jaiak@gmail helbidera abestiak bidaltzen dituzten taldeen artean hiru hautatuak izango dira Santutxuko jaietan kontzertua emateko. Post osoa irakurri »

Martxan da aurtengo Santutxuko jaietarako kartel lehiaketa

In Berriak on apirila 30, 2013 at 2:14 pm

Santutxuko Jaiak 2013 kartel lehiaketa 1

Maiatzaren 31ra arteko epea dago 2013ko Santutxuko jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko. Kartel txapeldunaren egileak 100 euroko saria eskuratuko du. Post osoa irakurri »

Santutxu HT, taldea ez ezik auzoaren parte

In Berriak on apirila 30, 2013 at 10:56 am

Stickak gora Torneo hockey Santutxuko jaiak 2012 (2)

Santutxu Hockey Taldearen hasiera Etxebarria fabrikaren eskutik gauzatu zen. “60. hamarkadan enpresek ohitura zuten beraien langileei etxebizitza lortzeko zein kirola egiteko erraztasunak emateko”, azaldu du Ander Elorduy entrenatzaileen koordinatzaileak. Santutxuarraren esanetan, hori izan zen taldearen lehen urratsa, eta handik abiatuz ekin zitzaion ibilbideari. Post osoa irakurri »

Andoni Nuñez: “Gauza sinplea nahi dut, nire erleek ateratzen duten eztia jan eta saltzea”

In Berriak on apirila 30, 2013 at 10:42 am

AZALA

Artxandako magaleko lekuren batean dauzka erlauntzak. Ezkutuka ibili behar izatea ez darama ondo, baina apikulturan, perretxikoetan bezala, erlezain bakoitzak bere gustuko lekua izaten omen du. Zaletasun duena lanbide izatea amesten du Andoni Nuñez Zurbaranbarriko eztigileak. Post osoa irakurri »

Udaberriko bertso saioak larunbatean abiatuko dira Santutxun

In Berriak on apirila 30, 2013 at 8:29 am

Udaberriko bertso-saioak

Aurtengo edizioa larunbat honetan, MAIATZAREN 4an, inauguratuko da. Julio Soto bertsolari nafar gaztea Jon Maiarekin, Unai Iturriagarekin eta Miren Amurizarekin arituko da. Topaketa, ohikoa denez, eguerdiko 13.00etan izango da, Karmelo plazan. Post osoa irakurri »

Irrati-lizentziak eta irrati txikiak mintzagai Bilbo Hiria Irratiaren 16. urtemugan

In Berriak on apirila 29, 2013 at 3:30 pm

BILBO HIRIA IRRATIA

Datorren maiatzaren 2an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan eta Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria Irratiaren 16. urteurrena dela kausa, mahai ingurua antolatu dute. Post osoa irakurri »

CIB saria Uribarriko Wilma sarraila-dendarentzat

In Berriak on apirila 29, 2013 at 11:16 am

Wilma sarraila

Trauko kaleko Wilma sarraila-dendak lortu du CIB saria, furgonetaz eskaintzen duen zerbitzuagatik, telefonoz dei eginez edozein tokitan edozein motatako giltzen kopiak unean-unean egiteko aukera ematen duelako. Post osoa irakurri »

Badator Kultura kalez kale

In Berriak on apirila 29, 2013 at 10:25 am

Kultura kalez kale maiatza

Maiatzean eta ekainean Mahatserriko kaleetan hainbat kultura ekitaldi izango dira. Zer, non eta noiz egongo den jakin nahi? Post osoa irakurri »

Gaur hasiko dira banatzen BERTON aldizkaria

In Berriak on apirila 29, 2013 at 9:04 am

Azala_BERTON164

Apirileko BERTON aldizkaria (164. zenbakia) gaurtik aurrera jasoko dute harpidedunek etxean. Adi ibili! Post osoa irakurri »