bertonaldizkaria

Archive for 2013(e)ko Iraila|Monthly archive page

Santutxuko Mendi Martxa 2013: urriak 19

In Berriak on Iraila 30, 2013 at 3:04 pm

smm_kartela mendi blog 2013

Mendizale mahatsorrientzat urteroko hitzordua izaten da Santutxuko Mendi Martxa. Bikoteka izen eman beharra dago parte hartu ahal izateko. Auzotik bertatik irten eta Bilbo inguruko mendietatik igaro ondoren Santutxun izango du amaiera. Post osoa irakurri »

Advertisements

10. Bidaiarien Txokoa aurtengoa

In Berriak on Iraila 30, 2013 at 2:28 pm

ElRincon

Santutxu-Begoñan 10 urte beteko ditu aurten Bidaiarien Txokoa egitasmoak hitzaldiz, proiekzioz eta musikaz osatutako programarekin. Urteurrena borobiltzeko kaleko emanaldi eta kontzertu bana antolatu dituzte. Post osoa irakurri »

Guerrilla Girls taldeari buruzko lehenengo atzera begirakoa

In Berriak on Iraila 30, 2013 at 11:22 am

Guerrilagirls

1985ean sortu zenetik egun arte iparramerikar talde artistiko feministak egindako poster eta proiektu guztiak biltzen dituen erakusketa ikusgai izango da AlhondigaBilbaon 2014ko urtarrilaren 6a bitartean.  Post osoa irakurri »

36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina bildu dituzte liburuxkan eta erakusketan

In Berriak on Iraila 30, 2013 at 8:59 am

ERAKUSKETA 9792391458_661809417_n

Militarismo naziaren biktimen omenezko lana 2012an, Alemanian, ezagutu zuten Lau Haizetara Gogoan elkartekideek. Euskal Herrian kaleratzeko proposatzean, euren buruari galdetu zioten “ea merezi zuen 36ko gerraren, Condor Legioaren eta Gernikaren suntsipenaren historiari buruzko beste lan bat egitea”. Post osoa irakurri »

Irailean jai-jai

In Berriak on Iraila 30, 2013 at 8:20 am

SOLOKOETXE_2013_045

Asko dira gurean irailean jairik jai ibili diren auzoak. Ondo pasatzeko aukera ugari egon da Mahatserrian lekuan lekuko Jai Batzordeen lanari esker. Post osoa irakurri »

“Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944)” liburuaren aurkezpena

In Berriak on Iraila 30, 2013 at 8:08 am

índiceLa Bolsa udaltegian, urriaren 4an, Anxo Ferreiro Currásek “Consejos de guerra contra el clero vasco (1936-1944) / La iglesia vasca vencida” liburua aurkeztuko du. Post osoa irakurri »

Otxarkoagatarren elkartasuna

In Berriak on Iraila 26, 2013 at 6:57 am

Otxar lobre1

Urrian Audientzia Nazionalean hastekoak diren bi makro epaiketetan auziperatuak izango diren 76 euskal herritarrei, tartean auzokide dituzten Jon Martinez eta Karlos Renedo, elkartasuna adieraziko diete Otxarkoagan hainbat ekimenekin. Post osoa irakurri »

Erradiazioarekin kezka Solokoetxen

In Berriak on Iraila 26, 2013 at 6:43 am

antenak7

Oso kezkatuta daude Solokoetxeko auzotarrak auzoan dauzkaten telefonia antenen ondorioekin. Igogailuko teilatuan kokatuta dauden antenek ume eta gazteen osasunean sor ditzaketen kalteengatik batik bat. Post osoa irakurri »

Marimaistrarekin solasean

In Berriak on Iraila 25, 2013 at 10:58 am

Marimaistra-4-op(1)

Iraila hasieran lagun berri bat etorri zaigu, eta Youtuben utzi digun agurrak zeresan asko eman du. Marimaistra dela esaten du berak, eta euskararekin ditugun kezkak, zalantzak eta galderak argitzera datorrela. Ostegunean bertan hasi zen hori egiten, Goiena TBko Magazinean eta marimaistra.com blogean. Post osoa irakurri »

“Nork eraman ditu gure sosak?” dokumentala bihar ikusgai

In Berriak on Iraila 25, 2013 at 10:34 am

sosak can

Bihar, irailak 26, La Bolsa auzo etxean, Ateak Ireki eta Kontuz! elkartearen eskutik “Nork eraman ditu gure sosak?” dokumentala ikusteko aukera izango da. Post osoa irakurri »