bertonaldizkaria

Gaztedi Dantzari taldearen Zuberoako Maskaradak 20 urte bete ditu

In Berriak on urtarrila 20, 2014 at 9:13 am

mask

Gaztedi Dantzari taldearen Zuberoako Maskaradak 20 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, 1994-an egin zuten gisan, maskarada osoa antzeztuko dute. Otsailaren 22-an Santutxun, eta Martxoaren 2-an Bilbon. 2014-ko urtarrilaren 16an, Gaztedi Dantzari Taldeak Zuberoako Maskarada osoa lehen aldiz plazaratu zuen. Maskaradak dituen osagai guztiak bildu zituzten: dantza, antzezpenak, sermoiak, koplak… Hego Euskal Herrian maskarada oso-osorik eta bertara egokitua egiten zen lehen aldia izan zen hura. Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan antzeztu zen, Zornotzatik hasi eta Baionaraino.

20. urteurrena bete duen honetan, proiektu hura berpiztu eta berriz plazaratzea erabaki dute Gaztedi Dantzari Taldekoek. Eta modu berean plazaratu ere, hori bai, egungo egoerara egokituta. 1994an bezala, hitzetan oinarrituta dauden adierazpideak egokitu egin dira bertakoek uler ditzaten. Hala, zubereraz mintzatu edo kantatu beharrean, euskara batuaz zein bizkaieraz arituko dira. 40 lagunetik gora parte hartuko dute.

mas

Hasteko, Maskaradaren bi emanaldi izango dira:

  • Santutxu auzoan, Gaztedi Dantzari Taldearen auzoan, otsailaren 22an, larunbata. Goizean auzoan zehar ibiliko da maskarada barrikadak gainditzen (horretarako auzoko eragileen laguntza izango dugu). Arratsaldean berriz, “ofizioak” edo “jokoak” izango dira Karmelo Plazan.
  • Martxoaren 2an, igandea, Bilbon egingo da Maskarada. Goizean zehar barrikadak hiriko alde zaharrean eta arratsaldean, antzezpen osoa Arriaga antzokiko plazan.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: