bertonaldizkaria

Karmelo ikastolaren lokalek auzoarentzat izaten jarrai dezaten

In Berriak on otsaila 24, 2014 at 12:05 pm

aauzategian2

Auzategian ekimeneko lantaldeak deituta, jendetza batu zen urteten Karmelo Ikastolaren Haur Hezkuntzako zentro izandako Santa Marta aurrean joan den larunbatean, otsailak 22. 

Urte hasieratik hutsik dauden ikastolarenak izandako lokalak santutxuarren jarduera sozial eta kulturalerako erabil daitezela eskatu zuten bertaratuek.

Auzategian ekimenak otsailaren 22an argitaratutako mezua:

Santutxuk lokal hauek behar ditu
Gaur bezalako egunetan, Santutxuk argi erakusten du bere bizia eta indarra. Bertako elkarte, talde eta auzokideen lanak egin du Santutxu den bezalakoa. Eta hoien artean, aurten 50 urte beteko dituen Karmelo Ikastola aipatu beharra dago. Santa Martako lokalen aurrean bildu gara, AUZATEGIAN ekimena zuen aurrean aurkezteko, eta zuen partaidetza eta sostengua eskatzeko. Gela hauetan hasi bait genuen gutako askok gure harremana Ikastolarekin, gure gurasoen lanarekin eraikitako Ikastolan.

aauzategian1

Orain, Ikastolaren lekualdatzearen ostean, lokal hauek hutsik geratu dira. Santutxurentzat sortu ziren lokalak. Eta AUZOTEGIANetik zera eskatzen dugu: Auzoarentzat izaten jarrai dezatela. Jarrai dezatela izaten Santutxu eta inguruko ekimenen sustatzaile eta babesle. Erabil daitezela jarduera sozial eta kulturaletarako, elkarte ezberdinen artean bere erabilpena adostuz, guztion artean bere etorkizuna erabakiz.

Santutxuk lokal hauek behar ditu. Zuen laguntza behar dugu horretarako. Animatu zaitezte parte hartzen ekimen honetan. Eman diezaiogun eduki berria gure gurasoek eraiki zutenari: bete ditzagun gela hauek musikaz, jolasez, ideiez, kulturaz. Denon artean lortuko dugulakoan gaude.

AUZATEGIAN Karmelo Ikastolako lokalen aldeko ekimena

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: