bertonaldizkaria

Asteburuko Santutxuko sutean autoa galdu duen auzotarraren amorrua

In Berriak on otsaila 25, 2014 at 11:07 am

coche-contenedores-incendiados-borja-guerrero-2_14592_1

Mikel Osa Solokoetxeko auzotarrak bere kotxea galdu du joan den asteburuan. Santutxun otsailaren 23ko goizaldean edukiontzi eta ibilgailu ugariren erreketa-katean kiskalitako bat bere autoa izan da.

Hamar ibilgailu eta dozena bat edukiontzik su hartu zuten 45 minututan Santutxuko lau kaletan (Sagarminaga, Luis Luciano Bonaparte, Fika eta Solokoetxe kaleetan). Ertzaintzaren arabera, kale borrokaren ondorio beharrean, bandalismo ekintza izan da. Larrialdi zerbitzuen atzerapena eta informazio falta salatu ditu Mikel Osa auzotarrak. Kaltetu gisa, berarekin harremanetan inor ez dela jarri nabarmendu dio BERTON aldizkariari.

Honela azaldu dio BERTON aldizkariari Osak Santutxun joan den igandean gertatua: “Igande eguerdiko Teleberri ikusten nengoela, tokia ezagutu nuen eta ‘hori hemen goian da’ komentarioa bukatu orduko ‘eta hori nire kotxea da’, gehitu nion. Prentsaren bitartez jakin dudana besterik ez dakit, inor ez da nirekin harremanetan jarri ezertarako edo informatzeko. Eta sentipenari buruz, nik ez dakit zein den herritarren sentipena, nik nitaz hitz egingo dut. Eta esango dizuet, adarjotze hutsa iruditzen zaidala, 45 minututan 4 sute egotea bata bestearen ondoan eta inor ez harrapatzea. Banketxeak izan balira sutan, arinago mugituko ziren… baina argi dago batzuei sustrai politikoa duten apurketak min ematen dietela eta bestela… Hor konpon!”

Argazkia: Borja Guerrero/Deia

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: