bertonaldizkaria

Jon Etxebarri: “Batzutan, esan beharrekoak, esan behar izaten ditut”

In Berriak on otsaila 25, 2014 at 11:39 am

IMG_2568

Ni Santutxuko Gure Esku Dago ekimenera hurreratu nintzen, Txurdinagara. Todos herribatekos, Latxa. Bueno asuntoa da, dena zegoela guapo-guapo, internet eta guzti… pantaila, kanoi proiektorea, porteru eta “toa la ostia”. Elegante! Edukasiño oneko lagunak eta pertsona onak, duda barik. Neu be fraileetara ibilie nas, eta edukasiño onekoa, nahiz eta gaur ez etorri hona mundu guztiko jendeari pelota egitera. Eske, batzutan esan beharrekoak esan behar izaten ditut, oraintxe letxe. Hasteko esango’t, han entzun nausen gause bautzuk erne parauaso nainduriela, eta kasik artegatu be bai. Eta nire moduen beste matxorri batzuri be, igoal, pasauko jakien: “pake nadie se sienta molesto… Aki kaben toas as sensibilidaes… pa’efendé… e deetxo a ezidih… A kadena humana… de os ebentos… de Euskalerría… respeto a todos… existe un pueblo… somos ciudanos… CIUDANÍA, versus jendarte, hiritargo, herritarras… EUSKALDUNAK esan eta kito.

Berba intentzio oneko horiek ez dute balio gauze onerako, modu pijoan esanda be. Hemen euskara erabilteak eta entzuteak kalte egiten die, antza, gure arteko batzuri. Gure artekoei, bai, eta sentimendu guztiaz diot akabau dela hemen beti erdara egin beharra, horiek ez direla nire herrikideak, elkarrekin “gu euskaldunak gara” kantatzen badugu be. Beti egiten dauskue eta beti jartzen gaitues erdara hutsaean berbaz; “por cojones!” –Pues komokeno!. Sakabo! Tebienes koninteprete!. Hau ez da erreserba bat eta gu ez gara inoren indioak. Gu euskaldunak gara, areago, gu gara Euskal Herria”, euskararen kolektiboa, martxa onean doana. Eta euskalduna nor da? Neuk esango’t hemen, euskalduna izatea zer den: Euskalduna da, euskaraz berba egiten duena eta euskara gogoz entzuten duena, entzuten duena eta berba egiten duena, gogoz, kategoria ber-berean. Akabau da beti erderaz berba egiteko “patente de corso” dutenentzako kortesia hori. Berifika daiteke erdararen kortsarioak ditugula etxean. Eta haiengandik defendatu beharra dugu. Euskal Herriaren izenean guk beti erabili behar dugu gure euskara. Spanish erderea, gure etxean sortua izan arren, bigarrena delako.

Esan bezala, geu gara Euskal Herria. Euskal Herria da, eusakldunen proiektu zibil eta globala. Nahi duen guztiei irekia. Ibilpidea ere bada, Ibilpide luzea. Eta oraingoan ez dugu motxilan sartuko alperreko osagarririk. Proiektua zehazten gabiltza. Zerrenda osatzen, egin gabe ditugun edozenbat lanen zerrenda egiten eta aldi berean, izen abizen zerrenda bat, lan horiek egiteko prest gaudenona. Lan horien errepartoa eta lan horiek egitea ere gure esku dago. Komisariorik ez dugu eskatu oraindik.

Trabajá konjuntamente… ere entzun nuen. “El auzolan” esatea egokiagoa zen. Ia-ia Bilbado eta bakalado esateraino ailegau gara. Yabale. Gu geu gara, eta geure gauzak geure erara egin behar ditugu, eta ez gure herriko “kolonoen” erara. Hemen inork ez du berifikatzen hemengo “kolonoen” portakera eta lana. Nortzuk dira? Nork ordaintzen die. Horiek ere ziudanoak al dira? … ala gure borreruak? Vamos a separar la paja de los garbanzos. Esos bancos y esos ministros son la paja eta gu garbantzuak, euskara entzuten eta euskaraz berba egiten bizi gure dogunok. Erdera inposatzen diguzuen guztiok egizue zeuena. “Keaprobetxe”, baina ez Euskal Herriaren izenean. Hori beste kontu bat da.

Argi dago, gaur ez dudala xaboi bits artean ibili gura izan, betiko kakatzatik irten nahian baino. Todo el que quiera tiene derecho a entrar en política, pero yo no te concedo ERDARAREN komodidadea. Hori ez da Euskal Herriko legea. Baina lagunak izan gaitezen, ez ditugu gauzak nahastu behar. Hemen esan nahi da, euskaraz berba egin gure dugunok ere kalitate oneko pertsonak garela, gu ere lokatzik gabe etortzen garela plazara. Merezi dugun prestigioa eskatzera gatozela. Eta euskara entzun nahi ez duenak eskubide osoa duela ez entzuteko baina hori ez dela Euskal Herriko legea. Eta ja, goardia zibilak ministroaren etxera joan daitezele, korruptoreak gartzelara eta korruptoak linbora, diruak hemen utzita, guk gure batzar guztiak euskaraz egin behar ditugu eta. Horren truke, NEU GERATUKO NAIZ BATZAR OSTEAN, esplikazio zehatzen bat edo norbaitek behar badu. Gratis. Euskara gabeko espaziorik ez gure gizartean. Are gutxiago baskoen izenean. Tertzioa heldu zaigu euskara hutsez bizitzeko Euskal Herrian. Eskerrik asko, txarto esanak zuzendu eta fuerte-fuerte egin. Gauzak klaru eta euskaraz.

Jon Etxebarri

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: