bertonaldizkaria

Posts Tagged ‘garaizarko matsorriak’

Udaberriko abesbatzen kontzertua Birjinetxe elizan

In Berriak on maiatza 24, 2013 at 10:24 am

Garaizarko Matsorriak

Bihar larunbatata, maiatzak 25, arratsaldeko 8etan, Txurdinagako Birjinetxe elizan, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Udaberriko abesbatzen kontzertua ospatuko da.  Post osoa irakurri »

Garaizarko Matsorriak kontzertua eskainiko du gaur San Frantziskito elizan

In Berriak on martxoa 18, 2013 at 7:52 am

Garaizarko Matsorriak Begoñako Kontzertua 2013-01-31

Gaur, martxoak 18, 19:45ean, Garaizarko Matsorriak abesbatzak, ahots baxuen abesbatzak, eliz musikaz osaturiko kontzertua eskainiko du Santutxuko San Frantziskito elizan. Post osoa irakurri »

Abesbatzentzako Konposizio Txapelketan saritutako lanen estreinaldia

In Berriak on martxoa 14, 2013 at 10:05 am

Guggenheimen

Datorren larunbatean, martxoak 16, arratsaldeko 20:00etan, Abesbatzentzako Konposizio Txapelketan saritutako lanak aurkeztuko dira Bilboko BBK aretoan. Ekitaldi horretan, konpositoreei sariak banatuko zaizkie, eta ondoren, saritutako piezak Bizkaiko hiru abesbatzen ahotsetan entzungo ditugu. Post osoa irakurri »

Garaizarko Matsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek Santa Zezilia ospatuko dute larunbatean

In Berriak on azaroa 23, 2012 at 8:54 am

Larunbatean,  azaroaren 24an arratsaldeko 7etan, Garaizarko Matsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek, Santa Zeziliaren festa ospatuko dute Txurdinagako Birjinetxe parrokian, urtean zehar  hil diren korukide eta adiskideen aldeko ohiko mezarekin. Post osoa irakurri »

Garaizarko Matsorriak Irulegiko Mahastien Bestan

In Agenda on Iraila 7, 2012 at 4:00 pm

Larunbatean, irailak 8, hasiko da Baigorrin Irulegiko ardoa goraipatzeko urtero ospatzen den Mahastien Besta. Bertan izango da kantari Garaizarko Matsorriak abesbatza. Post osoa irakurri »

Arrakasta handia lortu du Garaizarko Matsorriak Italian

In Berriak on ekaina 13, 2012 at 11:06 am

Italiatik egin duten txangoaren ondoren, Bilbon daude dagoeneko Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatzako kideak. Senide eta adiskideekin batera Milan, Florencia eta Siena hiriak bisitatuz, Cantate Toscana jaialdiko bi kontzertutan hartu dute parte. Burutu dituzten bi emanaldietan Erandio Goikoako Goialde taldeko Irati eta Asier dantzarien eta Leioako txistularien laguntza izan dute mahatsorriek. Post osoa irakurri »

Garaizarko Matsorriak abesbatza Italiara

In Berriak on ekaina 6, 2012 at 2:45 pm

Begoñako Garaizarko Matsorriak abesbatza Italiara doa eta lau egunez Milan, Florencia eta Siena hiriak bisitatuz, Cantate Toscana jaialdiako bi kontzertutan parte hartuko du. Post osoa irakurri »

Ostiralean Garaizarko Matsorriek kontzertu handia

In Berriak on maiatza 16, 2012 at 11:04 am

Garaizarko Matsorriak abesbatza bere 25. urteurrena ospatzen ari da. Hori dela eta, azken hilabeteetan hainbat kontzertu eta ekitaldi eskaini ditu, eta San Isidro, Garaizar (Txurdinaga) auzoko festen egitarauaren barruan, kontzertu berezi bat emango dute urtemugaren amaiera gisa. Post osoa irakurri »

San Isidro egunean Garaizarko Matsorrien kontzertu handia

In Berriak on maiatza 3, 2012 at 7:23 am

Garaizarko Matsorriak abesbatzak bere 25. urteurrena ospatzen ari da. Hori dela eta, azken hilabeteetan hainbat kontzertu eta ekitaldi eskaini ditu, eta  San Isidro, Garaizar (Txurdinaga) auzoko festen egitarauaren barruan, kontzertu berezi bat emango dute urtemugaren amaiera gisa. Post osoa irakurri »