bertonaldizkaria

Posts Tagged ‘trauko kalea’

Trauko kalearen oinezko zatia gaur inauguratu dute

In Berriak on urria 31, 2012 at 4:57 pm

Berriotxoako Balendin eta Arno Mendia kaleen arteko Trauko kalearen peatonalizazioaren ostean sortutako Uribarri auzoko bizigune berriaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur Iñaki Azkuna Bilboko alkatea gainerako Udalkideekin batera. Post osoa irakurri »

Advertisements

Udalak Trauko kalea oinezkoentzat jarriko du, “auzoko bihotza indartze aldera”

In Berriak on ekaina 27, 2012 at 9:51 am

Jardueraren helburua ingurune berri horretan oinezkoen aisiarako eta denbora librerako gunea jarrita “bizi-kalitatea indartzea” da; halaber, neurri honekin “kaleko jarduera ekonomikoa eta komertziala suspertu” nahi da. Udalaren proiektu honi hainbat kritika egin dizkiote Uribarriko merkatariek eta Gure Etxea elkarteak. Post osoa irakurri »

Udalak oinezko egin nahi duen Trauko kaleko obren berri ez ematea salatu du Gure Etxea elkarteak

In Berriak on apirila 25, 2012 at 8:17 am

Metroko lanengatik itxita dagoen Trauko kaleko zatia oinezko egin nahi du Bilboko Udalak. Gure Etxea elkarteak jakinarazi duenez, hasiera bateko proiektuan ez zegoen horrelakorik aurreikusita eta erabaki hori auzotarrekin kontsultatu gabe eta arrazoi ulergarririk eman gabe hartu du udalak. “Auzoan zirkulaziorako erabiltzen den bide nagusia da hori eta obrak hasi baino lehenagoko egoerara bueltatu behar dela deritzogu”, adierazi dute elkartetik. Post osoa irakurri »