bertonaldizkaria

Udaltzaingoak lau pertsona atxilotu ditu Santutxun drogen aurkako operazioan, gazteen lonja batean

In Berriak on maiatza 28, 2013 at 3:22 pm

ATXILOKETA LONJA BATEAN SANTUTXU

Poliziaren esku-hartzea iragan astean izan zen, droga erostera joandako 7 eta 11 urteko neba-arrebei haxix-poltsa konfiskatu ondoren. Lonja miatu zutenean hainbat droga eta 500 euro hartu zituzten, estupefazienteen salmentatik lortutakoak; baita horiek pisatzeko, manipulatzeko eta saltzeko beharrezko tresnak ere.

Bilboko Udaltzaingoak gazteen lonja bat zarratu zuen aurreko astean Santutxun, substantzia estupefazienteak kontsumitzeko eta saltzeko erabiltzen zela egiaztatu ondoren.

Auzotar batzuk salaketa jarri ondoren, kontsumitzaileetako batzuk gazteegiak zirela ohartarazita, Drogen Aurkako Unitateak operazioa abian jarri zuen. Operazioa aurreko astean amaitu zen, lau pertsona atxilotu eta lonja zarratu zutenean; izan ere, 7 eta 11 urteko neba-arrebei haxix-poltsa konfiskatu zitzaien, droga erosi eta litxarreria-denda batera sartu zirenean.

Horren ostean, Drogen Aurkako Unitateko udaltzainek, Otxarkoagako Komisariako uniformedun udaltzainekin batera, lokala miatu eta 50gr. marihuana 15 poltsatan, 73gr. haxix zatitan, 5gr. kokaina, 2gr. speed eta 500 euro harrapatu zituzten, estupefazienteen salmentatik lortutakoak; baita horiek pisatzeko, manipulatzeko eta saltzeko beharrezko tresnak ere.

Zigilatutako eta justizia-xedapenean utzitako lokalak oraindik ere itxita segitzen du.

Utzi iruzkina