bertonaldizkaria

Bordeleko espetxean dauden Arkaitz Agirregabiria eta Zuhaitz Errasti gose greban atzotik

In Berriak on ekaina 14, 2013 at 3:21 pm

arkaitz agirregabiria 2_560593188_nPasa den astean erregimen bereziko preso sozial batek ihes egin zuen Bordeleko beste espetxe batetik eta ordutik erregimen bereziko presoei dituzten neurriak zorrozten ari zaizkie.

Bordeaux-Gradignan espetxean dauden Arkaitz Agirregabiria eta Zuhaitz Errasti presoak gose greban daude atzotik. Pasa den astean, erregimen bereziko preso sozial batek ihes egin zuen Bordeleko beste espetxe batetik eta ordutik erregimen bereziko presoei dituzten neurriak zorrozten ari zaizkie. Arkaitzen kasuan, bera ere erregimen bereziko presoa denez, baldintzak zorroztu dizkiote. Bereziki salatu nahi du bisitak egiteko baldintzaren okertzea, izan ere, orain bisitak oso leku desegokian egin behar izaten ditu: intimitaterik gabe, bisitaria entzuteko aukerarik gabe, jendarmeen alboan, kristal batetik dena ikusten dela, bertatik jende guztia pasatzen dela…

Hala ere, neurrien gogortze honez gain, beste gertakari bat ere jasan behar izan du azken aldian Bordeaux espetxean. Pasa den astean, preso sozial batzuen jipoia ere jaso baitzuen.

Egoera honelakoa izanda, Arkaitz Agirregabiriak atzotik gose greban sartzea erabaki zuen, eta espetxe beran dagoen Zuhaitz Errastik ere elkartasuna adieraziz bat egin du gose grebarekin.

INFO + ETXERAT

Utzi iruzkina