bertonaldizkaria

Txurdinaga eskolan jai handia eta zerikusi asko

In Berriak on ekaina 14, 2013 at 10:26 am

Txurdi eskola erakusketa

Ikasturte amaierako jaia ospatuko du gaur goizetik gauera Txurdinaga eskolak.

Goizean Kiki, Koko eta Moko pailazoek Katapuntxispun festa ikuskizuna eskaini diete ikasleei. Arratsaldean, berriz, 6. mailako ikasleei agurra emango zaie bertso, abesti, dantza eta abarren bidez. 16:30etatik aurrera gaztelu puzgarriak, rokodromoa… patata tortilla txapelketa, tailerrak, berbena Beti Berdinak taldearekin, herri kirolak eta trikitixa izango dira. Gauean, urtero bezala, elkarrekin afalduko dute.

Ez ahaztu Haur Hezkuntzako eraikinean dagoen plastika erakusketa eta Lehen Hezkuntzako eraikinean dagoen Bilbo gure habia ikustea merezi duten erakusketa zoragarrietara hurbiltzea.

Utzi iruzkina